Mototrbo programei buruzko oharrak

2021eko martxoaren 11a

Bluetooth bidez irratia ordenagailura konektatzeko urratsak

Irratian

  1. Piztu irratia

  2. Aktibatu Bluetooth-a [automatikoki egiten ez badu]

Ordenagailuan

  1. Sakatu erlojutik gertu dagoen Bluetooth ikonoan eta ondoren aukeratu Join a Personal Area Network

  2. Irekiko den leihoan irratia agertu beharko litzateke 

  3. Bigarren botoia erabiliz, klikatu irratiaren ikonoan eta connect using access point aukeratu

  4. Ireki CPSa

CPSan

  1. Bluetooth-a aktibatu

  2. Onartu abisuak dioena [ez duela irratia eguneratzeko edo flasheatzeko balio]

  3. Read

  4. Aldaketak egindakoan konfigurazio berria irratira bidaltzeko, Write

Firmwarea eguneratzeko urratsak

Motorolak bi CPS ditu irratien codepluga idazteko. Zaharrena 16. bertsioa da eta berriena 20 edo CPS 2.0.

Berriagoa izan arren, CPS 2.0 oso motela omen da. Irratizaleentzat CPS 16 da gomendagarriena, momentuz behintzat.

Behin CPS 2.0 erabiltzen denean, ezin da CPS 16 erabili berriro irratia programatzeko, horregatik aldez aurretik horietako zein erabili nahi dugun erabaki behar da:

Firmware

CPS

R02.09.00.0001 edo zaharragoak

CPS 16

R02.10.00.0000 edo berriagoak

CPS 2.0

CPS 16 erabiltzen jarraitu nahi bada, irratiaren bertsio berriena R02.09.XX.XXXX izan behar da. Bertsio hori R02.10.XX.XXXX bada, CPS 20 erabili beharko da.

Firmwarea eguneratzeko konektatu irratia ordenagailura kable bidez. Ondoren, CPSa erabiliz, Device > Update >

Eguneratu ondoren mikrofonoaren ganantzia berrikusi eta moldatu behar izanez gero.

DepotTool

DepotTool ez da gomendagarria irratia eguneratzeko. Noiz erabili beharko litzateke?

  • CPS bidezko prozedurak kale egiten duenean

  • Firmwarea hondatzen denean eta irratia flasheatu behar denean

  • Firmware zaharragoa instalatu nahi denean

  • Serieko zenbakia aldatu nahi denean, adibidez funtzioak gehitzeko

DepotTool-ekin hasi baino lehen, instalatu Mototrbo Tuner eta jarraitu honako pausoak:

  1. Read irratia

  2. Save tuner artxiboa

  3. Itxi Mototrbo Tuner

Baieztatu irratiaren tuner konfigurazioa ordenagailuan ondo gorde dela. Ondoren, ireki DepotTool eta flasheatu nahi den firmware-a.

Flasheatu ondoren beharrezkoa izango da tuner konfigurazioa berriro ezartzea; ireki Mototrbo Tuner, konektatu irratia, ireki lehenago gordetako Tuner artxiboa, eta irratira kopiatu Write bidez.

Tuner

Mototrbo Tuner programak irratiaren balio propioak aldatzeko aukera ematen du: BER, osziladorea, emisio potentzia… Programarik teknikoena da zaltzarik gabe eta ez da komenigarria arinkeriaz erabiltzea.

Irratiaren bozgoragailuaren bolumena moldatzeko, hauek dira jarraitu beharreko pausuak:

  • Konektatu irratia ordenagailura kable bidez

  • Piztu irratia eta baieztatu nahikoa bateria duela

  • Ordenagailuan ireki Mototrbo Tuner eta sakatu Read

  • Gorde tuner artxiboa badaezpada, gauzak gaizki badoaz artxibo originala izateko

  • RX atalean Rated Volume izeneko azpiatal bat egongo da, 0tik 255era doan kontrol batekin

  • Aldatu balioa, 0ra gerturatuz bolumena jaisteko edo 255era ozentasuna handitzeko

  • Balioa aldatutakoan, Write sakatu konfigurazio berria irratira igortzeko

Prozedura behin baino gehiagotan egin beharko da ziurrenik ozentasun aproposena aurkitu arte.

Oharrak

Prozedura honek oso emaitza onak eman ditu SL4000 irratiarekin: 231 hasierako balioa 125era jaitsi dut eta bolumena jaitsi ahal izan dut; orain etxe barruan erabil dezaket beste geletan daudenak molestatu gabe. Ez ordea DP4601e irratian: hasierako 183 balorea 0ra jaitsi dut eta proportzioan ozentasuna ez da hainbeste jaitsi —ezer jaitsi bada—.

Egiten duzuna egiten duzula, ez aukeratu Internal Rated Volume azpiatala: zarata izugarria egingo du; frogatu nahi baduzu egunean zehar izan dadila. Azpiatal hau irratiak baldintzatuko du ikusgai dagoentz.

Tuner artxiboa gorde eta ondoren irratira berriro pasatu daitekeen arren, ezingo dira artxibo horretako baloreak aldatu irratia ordenagailura konektatuta ez badago.

Funtzioak gehitzeko urratsak

  • CPSren karpetan userdata.dtf moldatu behar da

  • Bilatu zer serial number-ek zein funtzio gehitzen dituen

  • DepotTool erabiliz aldatu irratiaren serial number-a

  • Ireki CPS-a eta Read irratia

  • Features > >

  • Jarraitu pausuak

  • Aldatu berriro serial number-a nahi beste aldiz, nahi adina funtzio gehitzeko

  • Amaitzerakoan, aldatu irratiaren serial number-a hasieran zekarrenera

  • Write

Harremana

QSL eMail

Irratiamateurra, euskaraz

EH2EUS ekimena

Bisitarien pribatutasuna

Webgune honek bisitariei jarraipena egiteko sistema propioa darabil webgunearen erabilera estatistikoki neurtu ahal izateko. Ez dauka helburu komertzialik eta jasotako datuak ez dira hirugarren enpresen eskuetara igarotzen. Azalpen gehiago hemen.