2021eko martxoan, lizentzia arazoak direla-eta, kodeak eskuragarri egoteari utzi dio. Bisitatu proiektuaren webgunea uneko egoera ikusteko.
OpenGD77 Radioddityk saltzen duen GD-77 irratirako moldatutako firmware bat da. Helburua irratia irratizaleentzat egokiagoa egitea da, irrati komertzialek dakartzaten mugak ezabatuz.
Adibidez: Rx zerrenda bat sortu beharrean entzun nahi dugun TG bakoitzeko —DMRari buruzko oharretan zehaztuta dagoen bezala—, OpenGD77 firmwarea daukan irratian Rx zerrenda bakarra behar dugu. Gero, momentuan, ezker eta eskuin teklekin erabakiko dugu nahi dugun TGa. Kode irekiko firmware honek eskaintzen abantailetako bat baino ez da dibide txiki hau.
GD-77 irratiak baditu ezaugarri komunak beste bi irratirekin: Baofeng DM-1801 eta Radioddityk saltzen duen Baofeng RD-5R. Horrela, hasieran firmwarea GD-77 irratirako bakarrik zena, beste bi irratietarako ere moldatu da, baina izena bakarra izaten jarraitzen du.
Firmware honek hiru irrati hauek ikusmen arazoak dituztenek erabiltzeko egokitzen ditu.
Short press = Backlight on/off when set to manual
Press and hold
Channel details
S1 + PTT = Last heard
S1 + Fn = Reverse Tx and Rx
Short press = VFO / MR
Long press = Quick Menu
Push To Talk
Fn + PTT = 1750 Hz [FM]
Fn + left or right = Power up / down
Fn + img = TG / PC / ID
Fn + up or down = Zone up / down
Fn + 5 = Flashlight on / off
Fn + menu = Channel settings
Fn + img = Adjust Tx freq (FM)
TG down (DMR) / Squelch - (FM)
ON + Fn = Reset Settings
ON + S1 + Fn = Firmware mode
Long press = scan mode
During pause: continue scanning
TG up (DMR) / Squelch + (FM)
Scan mode:
remove channel from scan
Fn + * = DMR / FM
Baofeng RD-5R irratia DMR irratietan merkeenetarikoa da. Audio kalitatea prezioarekin bat dator. Irrati batzuek fueraborda baten motorraren zarata egiten dute DMRa erabiltzerakoan.
Barruko osagaien kalitatea dela-eta, badago funtzio bat GD-77ak eta DM-1801ak dutena eta RD-5Rk ez: hotspot modua. Dirudienez inestableegia da eta funtzio hau RD-5R irratirako firmwaretik ezabatu da.
OpenGD77 firmwarea amaitu gabeko proiektua da. Maiz eguneratzen da baina badu gabezia bat: ez da gai mezu laburrak bidali edota jasotzeko.
Webgune honek bisitariei jarraipena egiteko sistema propioa darabil webgunearen erabilera estatistikoki neurtu ahal izateko. Ez dauka helburu komertzialik eta jasotako datuak ez dira hirugarren enpresen eskuetara igarotzen. Azalpen gehiago hemen.