Windows eta MacBook

2021eko apirilaren 22a

Bluetooth bidez irratia ordenagailura konektatzeko urratsak

Nire lehenengo irratia Baofeng UV-5RE+ bat izan zen.

Urteetan eraman izan dut mendira, motxilan, beti itzalita. Uste dut 10 urtetan hiru aldiz baino ez diodala bateria kargatu, ikus dezazuen zenbat erabili dudan. Ez galdetu zertarako neraman, larrialdi egoera batean ez nuke jakingo nola erabili-eta. Irratiei buruz orain gutxi baldin badakit, orduan are gutxiago eta ez nekien chirp existitzen zenik ere.

Baina 2017an lehenengo DMR irratia erosi nuenean Windows ordenagailu bat izateko beharra sortu zitzaidan, zoritxarrez irratiak programatzeko software guztiak Windowsentzat eginda daudelako.

Urteak dira Windows erabiltzen ez dudala eta ez nuen ordenagailu bat erosi nahi zeregin bakar baterako. Horregatik apenas erabiltzen nuen MacBook zahar bat moldatu nuen irratiarekin zerikusia zuten gauzak egiteko.

2007ko erdialdeko 13 hazbeteko MacBook zuri bat neukan. Snow Leopard Server erabiltzen ari nintzen baina zaharregia zen, sistema eragilea zahartuegia zegoen. Orduan zerbitzari lanak RaspberryPi batera eraman nituen eta MacBookean Windows 10 instalatu nuen. 

Irratiak programatzeko erabilgarria izan zait, ordenagailua bera oso motela den arren. Erabilgarria zen guzti-guztia ondo ez bazebilen ere. Baina duela gutxi HF irratia beste toki batetik kontrolatzeko eta erabiltzeko grina sortu zait eta uneko egoeran ez zen posible MacBook zahar honetan: audio driverrak falta zitzaizkion.

Jakingo duzuenez, 2006an Apple Intel prozezadoreak erabiltzen hasi zenetik, Windows instalatzeko aukera dago BootCamp izeneko programa erabiliz. Programa horrek partizio bat sortzen du Windowserako eta driverrak gordetzen ditu Windowsen instalatu eta ordenagailuak Mac zein Windows arazorik gabe erabiltzeko.

Arazoa, baina, MacBook hau zaharregia dela da, eta BootCamp-ek ez du Windows 7 baino sistema berriago instalatzen uzten. Gauzak horrela, disko gogor guztia ezabatu, Windows 10 instalatu BootCamp-en laguntzarik gabe eta modu honetan erabili izan dut ordenagailua.

Hauek dira eman ditudan pausuak:

Ez dago guztiz dokumentatuta!

  • instalatu Windows 10, x64, usb bat erabiliz.

  • Ondoren, erabili brigadier, GitHubetik deskargatu daitekeena.

  • Brigadierrek gure ordenagailua detektatuko du eta behar dituen driverrak jaitsiko ditu karpeta batera. Kokapena desberdina izan liteke baina nire esperientzia kontuan hartuz, deskarga karpetan edo C-n sor dezake BootCamp-XXX-YYYYY izeneko karpeta bat.

  • Zoritxarrez, Applek ez du 64 biteko Windows gustoko eta blokeatzen saiatuko da instalazioa.

  • Driverrak banan-banan instalatzeko aukera badago, baina BootCamp instalatu nahi izatekotan, terminalaren laguntza behar dugu.

  • Orain ireki terminala administratzaile bezala eta aldatu karpeta egokira:

  • cd C:\BootCamp-XXX-YYYYY\Drivers\Apple
    edo cd 

  • eta orduan idatzi BootCamp64.msi eta sakatu intro.

  • BootCamp ireki beharko litzateke eta instalazioari ekin.

  • Baina litekeena da ez irekitzea Windows 10 berriegia omen delako. Hori konpontzeko joan ditxosozko karpetara Artxiboen Espoloratzailearekin, aukeratu BootCamp64.msi (edo BootCamp.msi 32 biteko Windows baduzu) eta Propietateetan (gainekaldeko barran edo bigarren botoiarekin fitxategiaren gainean sakatuta) Windows 7rako programa bat dela esan Compatibilidad atalean. Gorde.

  • Orain berriro saiatu programa exekutatzen.

  • besteren bat

Honi esker MacBookak zituen arazo batzuk konponduko dira. Nire kasuan, trackpad-aren erabilera oso txarra zen eta audioa ez zebilen driver hauek instalatu arte. Instalatu ondoren trackpada askoz hobeto dabil baina audioak konpondu gabe jarraitzen du.

Saiatu naiz Windows-en arazoak konpontzeko prozedura jarraitzen, eta agindu bezala berrabiarazi dut ordenagailua. Baina aldaketarik ez.

Saiatu naiz baita ere audio driverra eskuz instalatzen [BootCamp-en laguntzarik gabe] baina ez da ireki ere egin.

Tartean Windows aktualizatu da eta berrabiaraztean audioa bazebilen.

Harremana

QSL eMail

Irratiamateurra, euskaraz

EH2EUS ekimena

Bisitarien pribatutasuna

Webgune honek bisitariei jarraipena egiteko sistema propioa darabil webgunearen erabilera estatistikoki neurtu ahal izateko. Ez dauka helburu komertzialik eta jasotako datuak ez dira hirugarren enpresen eskuetara igarotzen. Azalpen gehiago hemen.